BILDUMA HIZTEGIA

emakumeen ikusgaitasun (eu)

Feminismoa



Emakumeen bizipenak eta emakumeek iraganean zein gaur egun gizateria osoari egindako ekarpenak argitara emateko prozesua. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako bidean, ezinbestekotzat jotzen da emakumeek bizitzaren arlo guztietan egindako ekarpenak aintzatestea eta haien biografiak argitara ekartzea; izan ere, gizateriaren historia mundu-ikuskera androzentriko batetik eraiki denez gero, alde batera utzi dira emakumeen bizitzak eta emakumeen jardunak, bai gizarte patriarkalak goresten dituenak bai nagusiki emakumeek eginak izateagatik gizarte horrek berak bigarren mailakotzat jotzen dituenak. Jardun horretan, nabarmentzekoa da WikiEmakumeok taldea egiten ari den lana Euskarazko Wikipedian emakumeen biografiak jasotzeko eta genero-ikuspegia txertatzeko.



Hiztegi-unitateak